XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OntarakoJesus'en Biotza'ren Irudia jargoitzeak asko lagunduko digu.

Gure etxean jarri bear degu; ta ez nolanai, etxeko lekurik egokien eta bikañenean baizik.

Jesús gure etxeko Nagusi izan ezkero, gure etxeetan gauza txarrik ezin barrkatu: ezta biraorik entzun bear, loikeririk ere ez, ez eta goiberatzerik ere.

Itzetan bezela, egiñetan ere Jesus'ek agindu bear du, oitura guztiak onak izan bear dute.

Etxe oietan ez dira albistari txarrak ikusi bear, ez irudidun ez eta irudi gabeak ere; emakumeen begirunea urratzen eta ondatzen duten soiñeko arin-zipolariak, gutxiago; gauaz berandu edo era txarrean etxeratzen diran giz-emakumeak, zer esanik ez dago; etxean kalamatrikan edo auzokoen ganako gorrotoan egoten diranak, orobat; etxean edo etxekoen barrutian billera edo jostatzeko leku nazkagarria jartzen utzi, ez ta gogoratu ere.

Itz batean; Jaungoikoari emandako etxeetan egokiak ez diruditen gauzak egin ez ditzaten, Jesus'en Irudiak etxekoai itzal eta bildurr eman bear die.

Edo bestela; Jesus'en Irudia etxeko tokirik bikaiñenean, eta Jesus Bera gure biotzaren erdi-erdian jarri bear ditugu.

Ori egiten badegu, Jesus Ona gure Erri, Uri ta Erridietan egongo da; Agintariak Erriko etxeetan eta abarr Jesus'en Irudia jarriko dute, ta Berak bidez esango du: Ni naiz Errege, Jaun eta Jabe.